Aste honetarako deitu ditu Udalak batzorde ezberdinetako uda osteko lehen bilerak. Gaurko, astelehena, hirigintza batzordea eta baserritarren batzordea daude deituta. Bihar, martitzena, turismo batzordeko bilera egingo dute, eta eguaztenean hazienda eta kultura-euskara-hezkuntza-gazteria batzordeak.
Mahai gainean izango dituzte, beste batzuen artean, hondakinen kudeaketa, Espaloia kafe antzokiaren esleipena, garraio publikoa, ludoteka eta gazteleku zerbitzuak, uztaileko udalekuen balorazioa, irailaren 20rako deituta dagoen baserritarren azoka, edo udazken koloreak egitaraua.
Batzorde horietan guztietan har dezakete parte herritarrek. Udaletxean egiten dira.
Batzordeen egutegia
- Hirigintza eta etxebizitza batzordea, irailak 8, 18:15ean.
- Baserritarren batzordea, irailak 8, 21:00etan.
- Turismo batzordea, irailak 9, 18:15ean.
- Hazienda, pertsonal, zerbitzu eta parte hartzeko batzordea, irailak 10, 17:45ean.
- Kultura, euskara, hezkuntza eta gazteria batzordea, irailak 10, 19:15ean.