Ikasturteko lehenengo eskola eguna, gaur, Elgetan ere

Larraitz Zeberio Lekuona 2014ko ira. 8a, 11:09
Ikasleak eta gurasoak, gaur goizean, eskolako sarreran zain.

98 neska-mutikok hasi dute gaur ikasturtea; 2 urteko gelako 17 umeek bihar emango diote hasiera egokitzapenari.

Aspaldiko partez iratzargailuaren txirrinak esnatu ditu gaur goizean Elgetako neska-mutiko gehienak. Goizeko garbiketa lanak egin, jantzi, gosaldu... 09:00etan hasten dira eskolak Elgetan, eta gaurkoa egun berezia da: ikasturteko lehenengoa.

Garaiz iritsi dira neska-mutiko gehienak eta 09:00etarako ikasgeletara sartzeko gonbitea jaso dute. Aurretik, ordea, hamaika galdera entzun dira eskola atarian: "Zein izango da gure irakaslea? Eta ikasgela?...". Gurasoek ere galdera garrantzitsua zuten: "Zein ordutan jaso behar ditugu haurrak?" Izan ere jardunaldi erdia dute Elgetako eskolan ikasturteko lehen aste honetan.

Malko gutxi batzuk ikusi ditugun arren haur gehienek pozik hasi dute ikasturtea. Pozik, baita ere, guraso asko.

Gaur 98 neska-mutikok hasi dute ikasturtea Elgetan. Bihar izango dute lehen eguna bi urteko gelako 17 neska-mutikoek. Egokitzapena egingo dute irailean.

Guraso elkartea

Maala guraso elkarteak ere laster ekingo dio ikasturte berriari. Ikasturte hasierako batzarra eta zazpi ordezkari berriren aldaketa daude lehenengo egitekoen artean. Inork guraso elkartearekin harremanetan jarri nahi izanez gero idatzi elgetakogurasoelkartea@gmail.com helbide elektronikora.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak