Uztailean egindako lanen ostean elkarte dotorea gelditu zaie Ozkarbiko bazkideei

Larraitz Zeberio Lekuona 2014ko ira. 2a, 08:19
Ozkarbi elkarteko sukaldea lanak egin ostean.

Goiko solairuan sukalde zabalagoa eta komun berriak dituzte; behean, berriz, garaiera handiagoa eman diote barrari eta hozkailu berriak sartu dituzte.

Aldaketa nabarmenenak goiko solairuan antzematen dira. Komun zaharra kendu egin dute eta horrek sukaldea zabaltzeko aukera eman du. Komuna, orain, berria da eta pilota sailak erabiltzen zuen gelan egin dute.

Sukaldea handitzeak aukera eman du tresnak gordetzeko altzairu gehiago ipintzeko, baita izozkailu industriala sartzeko ere. Handiagoa eta argiagoa ikusten da sukaldea. Eremu guztian, gainera, zorua berritu dute.

Aldaketak barran

Beheko solairuan ere egin dituzte hobekuntza lanak nahiz eta hain agerikoak ez izan. Barrari garaiera handiagoa eman diote eta altzairu berriak sartu dituzte, izozkailuak gehienbat. Antolaketa ere desberdina da; kafea egiteko makina, esaterako, tokiz aldatu dute. Eraikineko leihoak ere berritu egin dituzte.
Ferixa Nagusiko jaien ostean hasi zituzten lanak Ozkarbin, eta elkarteak asteak eman ditu itxita. Aurrerantzean bazkideek eta erretiratuek azpiegitura hobeak dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak