Jan-edana, musika… eta batez ere, giro jator herrikoia, Salbador egunean

Salbador-zale ugarik bat egin dute Salbador egunaren ospakizunaren bueltan, izen bera duen Elgetako ermitan. Antolatutako ekitaldi guztiek izan dute arrakasta. Baita mezak berak ere, bertaratu diren guztiak ezin izan dira-eta Salbador ermitara sartu. Horrez aparte, baina, denetarik izan dute auzotarrek zein gainontzeko bisitariek: jan-edana, musika… eta batez ere, giro jator herrikoia.