Txirrindulari izandakoek urtero dute hitzordua Elgetan. Txirrindualri elkartekoek antolatuta bazkaria egiten dute Intxorta elkartean, eta aukera polita izaten da lagun zaharrak berriz ikusi, aspaldiko pasarteak gogora ekarri eta gaur egungo txirrindularitzari buruz berriketan egiteko.
Perurena, Lejarreta, Gorospe…
Frantziako Tourra amaitu izanak ahalbidetu duaurrekoetan baino aurpegi ezagun gehiago etorrri izana aurten Elgetara. Aipatu moduan bertan izan dira Txomin Perurena, Marino Lejarreta eta Julian Gorospe baina baita ere Manu Murga, Oskar Elgezabal, Tomas Amezaga, Jose lUis Uribezubua, Miguel Mari Lasa, Anton Barrutia, Antonio Ferraz, Andres Gandarias, Paco Galdos, Jose Ramon Goienetxe, Juan Mari Uribezubia, Santiago Ayastui, Fausto Iza, Guemez, Felipe Alberdi, Pinilla, Julian Agirrezabal, Javier Elorriaga, Gregorio San Miguel eta Gabino Ereñozaga. Guztira, tropelean ibilitako 23 txirrindulari.