Bihar, abuztuak 6, Salbador eguna da eta urteroko ospakizuna egingo dute izen bereko ermita inguruan elgetarrek. Meza entzungo dute 12:00etan eta ondoren modakutxoa eskainiko dute auzotarrek borondate truk. Buruhandiak eta bolo-jokoa ere iragarri dituzte.
Auzo-bazkaria, 15:00etan
Afaria beharrean bazkaria egingo dute, aurten, Salbador egunean. Txikiteoa egingo dute lehenengo eta 15:00ak aldera elkartuko dira mahaiaren bueltan. Jose Gardoki soinujoleak girotuko du bazkalostea.