Salbador eta San Roke kaleetako jaiak iragarri dituzte abuzturako

Larraitz Zeberio Lekuona 2014ko uzt. 25a, 09:24
Salbador eguna, iaz.

Meza, hamarretakoa, bazkaria eta erromeria iragarri dituzte bai Salbadorretarako (abuztuak 6), bai San Roketarako (abuztuak 16).

Aurten ere Salbador eta San Roke jaiak izango ditugu abuztuan. Egitarauak gertu dituzte bi jai batzordeek.

Salbador eguneko bazkarirako txartelak salgai daude Haizea eta Patxi tabernetan. San Roke eguneko bazkarirako txartelak, berriz, Haizea tabernan, Maialde landetxean eta Ugari dendan ipiniko dituzte salgai.

Salbador eguna

  • 12:00 Meza, ermitan. Ondoren, mokadutxoa, buruhandiak eta bolo-jokoa.
  • 14:00 Txikiteoa auzoko tabernetan.
  • 15:00 Auzo-bazkaria. Bazkalostean, Jose Gardoki soinujolea.

San Roke eguna

  • 00:01 Su-artifizialak eta iazko argazkiak.
  • 11:00 Etxafuegoak.
  • 12:00 Meza ermitan. Ondoren, pintxoak.
  • 13:30 Trikipoteoa.
  • 14:30 Bazkaria.
  • 17:00 Erromeria.





ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak