Sukaldaritza ikastaroa, bihar, Maialde jatetxean

Larraitz Zeberio Lekuona 2014ko uzt. 21a, 12:43

Jesus Mari Kalboetxeagak egingo du ikastaroa.

Bi errezeta emango ditu Jesus Mari Kalboetxeagak: barazkiekin betetako tartatxoa eta alberjinia-espinaka pistoa.

Debagoieneko jardunaldi gastronomikoen barruan kokatu behar dugu biharko —hilak 22— sukaldaritza ikastaroa. Jatetxean bertan egingo du sukaldaritza ikastaroa Kalboetxeagak, eta bi errezeta emango ditu: barazkiekin betetako tartatxoa eta alberjinia-espinaka pistoa.

Aurrez eman behar da izena 943 79 64 63 telefono zenbakira deituta edo turismo@debagoiena.net atarira idatzita. Azken orduko bajarik ez badago, ikastaroa beteta dagoela adierazi dute Mankomunitatetik.

Menu berezia

Gogoratu Jardunaldi gastronomikoen eskaintzaren barruan kokatzen dela beste behin Elgetako Maialde landetxea. Hala, uztailaren 31ra bitartean garaiko sukaldaritzan oinarritutako menu berezia eskaintzen du. Modakdutxoa: odoloste eta irasagar kroketak. Lehen platera: garaiko barazki tinbala edo porruz betetako krepe kurruskaria bakailao brandadarekin. Bigarren platera: lupia edo txerri iberiar azpizuna. Postrea: fruitu gorrien sorbeta edo txokolatez estalitako intxaur tarta.

Prezioa da 32 euro, eta aurrez erreserbatu behar da. Haurrendakon menua ere eskaintzen dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak