Bits festarekin gozatu ederra hartu zuten Elgetako neska-mutikoek

Larraitz Zeberio Lekuona 2014ko uztailaren 18a

Adin guztietako haurrak ibili ziren atzo batera bitsetan.

35 gradu markatzen zituen botikako termometroak. Eguraldi sargoria zegoen, baina apenas sufritu zuten neska-mutikoek. 16:00etarako ur-putzuetan ziren asko, eta 17:30erako iragarrita zegoen bits festa zuten buruan.

Haizearen norabideak apur bat atzeratu zuen bits festaren hasiera, baina kokapen egokia aurkitu ondoren Atracciones Sanz etxeko langileek laster bete kantxa bitsez. Kantxa bakarrik ez. Atzo haizetxoa zebilen Elgetan eta Bolatokiko parkera ere igo zen bitsa.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak