Auzotarrak hasita daude San Roke jaiak antolatzen

Larraitz Zeberio Lekuona 2014ko uzt. 17a, 09:00

San Roke jaietako bazkaria, iaz.

Jaietarako diru ateratzeko zozketa egin dute, eta eman dute sarituen berri.

San Roke kaleko auzotarrak hasita daude jaiak antolatzen. Patroiaren eguna abuztuaren 16a da. Urtero moduan, lehenengo eta behin, jaietarako dirua ateratzeko zozketa egin dute.

Hala, zenbaki sarituak dira 325 (Maialde landetxean), 652 (Ugari denda), 885 (Elena Elkoro), 1.100 (Haizea taberna), 1.120 (Amagoia arrandegia), eta 1.310 (Goikoetxe harategia). Sariak dira bi lagunendako otordua Maialde landetxean eta herriko komertzio ezberdinetan erabiltzeko 40 euroko bono-txartelak.

 

Ordezko zenbakiei dagokienean honakoak dira: 1.062, 1.082, 334, 1.205, 1.329, eta 513.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak