Azula-Goimendi auzoan gertu dituzte Santixau jaiak. Hilaren 25ean, barikua, ospatuko dituzte. Meza esango dute 11:00etan Azurtzako Santiago ermitan, eta ondoren urteroko soka-dantza eskainiko dute Kezka dantza taldeko kideek.
Hortik aurrera, egun osoko egitaraua gertatu dute. Bertsolariak Anjel Mari Peñagarikano eta Jexux Mari Irazu izango dira. Trikitilariak, berriz, Jon Ostolaza eta Unai Andonegi.
Umeendako jokoak 13:00etan egingo dituzte, eta herri kirolen erakustaldia 16:00etan. Aizkorarekin Eneko Otaño eta Aratz Mugertza ariko dira. Harria jasotzen, berriz, Izeta III.