Ur putzuak izango dituzte Elgetan hurrengo hiru egunotan

Larraitz Zeberio Lekuona 2014ko uzt. 16a, 10:01

Ur putzuak, iaz, Bolatokiko kantxan.

Goizean udalekuetako haurrek erabiliko dituzte; 16:00etatik 19:00etara irekiak izango dira. Eta eguenerako bits festa iragarri dute.

Uztailean, beste urte batez, ur putzuak izango dituzte Elgetan. Bolatokiko kantxan ipiniko dituzte —ipintzen hasita daude honezkero— eta gaur, eguaztena, bihar eta etzi herrian bertan bainua hartzeko aukera izango dute neska-mutikoek.

Goizean udalekuetako neska-mutikoek gozatuko dituzte ur putzuak. Arratsaldean, berriz, herritarren erabilerarako izango dira 16:00etatik 19:00etara. Soroslea egongo da arratsaldez, baina umeen zaintza gurasoen ardura da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak