Kantsatzekek mendi irteera antolatu du zapaturako Pagoetara

Larraitz Zeberio Lekuona 2014ko uzt. 13a, 20:10
Elgetarrak Peña del Castillora egindako irteeran. | kantsatzeke

Bost bat orduko txangoa egingo dute Zarauztik abiatuta; izenematea zabalik da eguenera arte.

Elgetako Kantsatzeke mendi taldeak antolatu du irteera uztailerako ere. Hilaren 19an, zapatua, egingo dute Elgetako herriko plazatik 08:00etan abiatuta. Asmoa da Zarautzeraino autoan joatea. Hortik abiatuko dute mendi ibilbidea oinez. Bost bat orduko txangoa izango dela aurreikusten dute antolatzaileek.

Pagoetara —678 m— joango dira lehenengo, eta Orion amaituko dute mendi irteera.

Izena emateko epea zabalik dute eguenera arte, hilak 17. Udaletxean, kantsatzeke@gmail.com helbide elektronikoan edo Kantsatzekek Facebook-en duen orrialdean eman daiteke izena. Eskatzen dituzte izen-abizenak eta telefono zenbakia. Parte hartzeko adinez nagusi izatea ere bada eskaeretako bat. Antolatzaileek jakin gura dute, baita ere, parte-hartzaileak prest dauden autoa eramateko. Izenematea 10 euro da, gehienbat garraio gastuak ordaintzeko. Badirudi aste bukaeran eguraldia lagun izango dugula.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak