Lehen balorazio batean jaiak herrikoiak eta parte-hartzaileak izan direla nabarmendu du Udalak

Larraitz Zeberio Lekuona 2014ko uzt. 11a, 10:46
Herritarrak dantzan Herri Eguneko erromerian.

Festak aurrera ateratzeko laguntza eman duten guztiei eskerrak eman dituzte jai batzordetik.

Uztaileko jai batzordean egingo dute 2014ko Ferixa Nagusien balorazioa, baina udaletxetik lehen balorazio positiboa egin dute asteon. "Jai batzordetik eskerrak eman gura dizkiegu jaiak aurrera ateratzeko laguntza eman duten guztiei", adierazi dute ohar bidez. "Nabarmendu gura dugu jai herrikoiak eta parte- hartzaileak izan direla, bisitari asko izan ditugula jaietako lau egunetan —bereziki barikuan eta domekan—, eta ez dela nabarmentzeko gertaerarik egon".

Eguenerako kuadrilla kopuru politak gertatu zuen mozorroa jaiei hasiera emateko, eta barikuan kanpoko jendea etorri zen Elgetara Oihan Vegaren DJ saioaz eta Hesian taldearen kontzertuaz gozatzera.

Urtean zehar 17 neska-mutiko jaio dira Elgetan, eta zapatuan ongi-etorria egin zitzaien udaletxeko osoko bilkuren aretoan.

Ikus-mina sortu zuen, baita ere udalbatzak lehenengo aldiz egindako soka-dantzak, eta herriko neska-mutikoek egindako euskal dantzen saioak ere harrera oso polita izan zuen.

Herri bazkariko paella janerako 600 txartel saldu ziren, eta zezentxoetan ezusteren bat edo beste egon bazen ere badirudi ez dela ezer larria izan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak