Bolatoki tabernan jarraitzen du Intxortako Lehoiak lagunarteak domekan zozketatu zuen orgak. Urtero moduan jaki goxoz betetako orga da, eta 302 zenbakidun txartela aurkezten duenak eramango du etxera.
Ordezko zenbaki saritua ere badago: 720, hain zuzen ere. Saritutako txartela edukiz gero Bolatoki tabernan eman behar da jakitera.
Arduradunek adierazi dute saria jasotzeko epea domekan, hilak 13, 14:00etan, amaituko dela.