Udaleku irekietako haurrek txangoa egingo dute bihar, barikua

Larraitz Zeberio Lekuona 2014ko uzt. 10a, 15:00

Udalekuko neska-mutikoen entzierroa, astelehenean, San Roke kalean.

Astelehen goizean urteroko entzierroa egin zuten.

Atxondon egingo dute goiz pasa udaleku irekietako neska-mutikoek. Udaleku irekietako programazioaren barruan urtero egiten dute txango bat, eta aurtengoa Atxondoko igerilekura izango da.

Eguraldiak igerilekurako aukerarik ematen ez badu bide gorrira egingo dute elgetarrek; Arrazolako bide berdera, hain zuzen ere. Eta eguraldi oso txarra bada Atxondoko frontoian jolasak egingo dituztela adierazi dute hezitzaileek.

Astelehenean entzierroa

Urtero moduan, aurten ere, entzierroa izan dugu Elgetan. Astelehenean izan zen. 7-12 urte bitartekoek San Roke kalean egin zuten, eta txikiek frontoian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak