Ferixa Nagusixa Elgetan

Ferixa Nagusixa 2014: Mozorro festa herriko kaleetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2014ko uzt. 4a, 08:22

Pailazoak, eskoziarrak, erraldoi eta buruhandi kuadrilla, abiadoreak... zer ez ote zen ikusi, atzo, Elgetan!

"Euria ez dadila aitzakia izan!", esan zuen jaiei hasiera emateko ekitaldian Oxel Erostarbe alkateak, eta horrela izan da. Bustita akaso, baina elgetarrek festa egin dute Ferixa Nagusiko jaien lehen egunean. Euriak sendo ziharduen mozorro jaitsieraren orduan, baina zenbait kuadrilla ausartu ziren zinegotziekin eta alkate txikiarekin batera urteroko jaitsiera egitera.

Plazara iritsitakoan esker oneko hitzak esan zituen alkateak, jaiak egitea posible egin duten babesle eta herritar guztiei zuzenduak. Jon Irizar da aurten alkate txikia eta hark jaso zuen aginte-makila. Elgetarrak festa egitera deitu zituen aginte-makila gora jaso aurretik.

Omenaldiak eta sariak

Jaietako lehen brindisa egin aurretik herriak Enrike Astola omendu zuen. Artzain lanetan jardun du bizitza osoa, eta adinak bultzatuta laga egingo du laster ofizioa. "Jai zoriontsuak pasa", esan zien herritarrei. "Eta eskerrik asko nirekin akordatzeagatik!".

Leiho eta Balkoien lehiaketako saria ere jaien hasierako ekitaldian banatu zuten. Arrate Olaortuak merezi izan du aurten lehen saria eta Maria Jesus Lete zinegotziaren eskutik jaso zuen saria eta lore sorta.

Esan daiteke, Elgetako jaiak hasi direla!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak