Plazan 40 bat saltzailek ipiniko dute postua, eta artisauak 23 izango dira, tartean Elgetako Lorena Ibeas, Sonia Miranda, Jose Felix Larrañaga, Lorea Arantzeta eta Pili Arin.
Makinaria eta kinkila postuak ez dira faltako, eta Berraondokoan 19 idi pare, ehun bat behi, 22 zaldi eta 19 ardi egongo dira ikusgai. Elgetatik Enrike Astola, Agustin Beretxinaga, Roberto Basauri, Garbiñe Ormaetxea, David Barquero, Mikel Arkarazo eta Josune Sarasketa izango dira ganadu ferian.
Arratsaldean, dantza
Kukai dantza taldearen Gela Jauziak ikuskizuna aukeratu du, aurten, jai batzordeak domeka arratsalderako. 19:00etan hasiko da. Ordubete lehenago buruhandiak izango dira plazan eta dantza saioaren ondorik txitxi-burduntziak eta kontzertu akustikoa egingo dituzte gaztetxetik.