Urtero moduan, Elgetako Ferixa Nagusietan moztu egingo dute zirkulazioa Bergara eta Elorrio lotzen dituen GI-2632 errepidean. Hala, oinezkoen erabilerareko izango da erdigunea. Gaur, eguena, moztuko dute zirkulazioa eta horrela jarraituko du domekako 20:00ak arte.
Jaietan taxibus zein autobus geltokia Berraondokora lekualdatu dute.