Elgetako Udalak antolatutako balkoien eta loreen lehiaketa Arrate Olaortuak irabazi du. Elgetarra Salbador kalean bizi da, eta geranio gorriak ditu Berraondokora ematen duen balkoian. Epaimahaiak atzo hartu zuen erabakia eta gaur emango diote saria Olaortuari.