Ferixa Nagusixa Elgetan

Barikuan, puzgarriak eta umeendako jolasak goizez eta arratsaldez

Larraitz Zeberio Lekuona 2014ko eka. 30a, 15:00

Neskatila iazko jaietan puzgarrian.

Aurten ere Atracciones Sanz etxeak ekarriko ditu umeendako puzgarriak.

Mozorro egunaren ondoren, gogoz ekingo diote Elgetako umeek barikuari. Izan ere, haientzako bereziki antolaturiko bazkaria izango dute, urtero bezala.

Herriko haurrek elkartzeko aukera aparta izango dute eguerdiko ordu bietan. Aurtengo bazkaria bolatokian egingo da, plazan egin beharrean, baina, urtero bezala, gurasoek zerbitzatuko dute jana. Oilasko izterrak patatekin eta izozkia izango dira menuan.

Izen-ematea irekia den arren, bazkarira joateko asmoa dutenek txartela erosi beharko dute Julian Markiegiren kioskoan, sei euroren truke. Gutxi gorabehera, 12 urte arteko umeak biltzen ditu urtero bazkariak.

Puzgarriak eta jokoak

Salbador kalea puzgarriz beteko da barikuan. Gainera, ohiko hiru puzgarriez gain, berrikuntzak izango dira.
Pendulu erraldoian, boloetan bezala arituko dira umeak, eta aurkariak lurrera bota beharko dituzte bola handi baten laguntzarekin. Diverbike zirkuitua ere jarriko dute bizikleta-zaleentzat, eta ausartenek surf simulazioko taularen gainean ibiltzeko aukera izango dute. Beraz, dibertsiorik ez zaie faltako haur eta gazteei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak