Roberto Basaurik irabazi du Beheko kaleko jaietako porra

Larraitz Zeberio Lekuona 2014ko eka. 25a, 12:32

'Txitxon' buruhandiak Beheko kaleko jaietan.

Festa posible egin duten auzotarrak eskertu dituzte jai batzordetik. Hurrengo urteko jaiek badute eguna; ekainaren 19a.

Ondo joan dira Beheko kaleko lehenengo jaiak. Barikuan, ekainak 20, ospatu zituzten buruhandiekin, DJ festarekin, afariarekin eta erromeriarekin.

Arrakastatsuak izan direla adierazi dute jai batzordetik, eta festa posible egin duten auzotarrei eskerrak eman dizkiete. Aurreratu dute, baita ere, datorren urtean berriz antolatuko dituztela jaiak. Aukeratutako data da ekainak 19.

Porraren irabazlea, Roberto Basauri

Roberto Basausi gerturatu da gehien jaiak laguntzeko asmoarekin egindako porraren erantzun zuzenera. Galdera zen zenbat lagun dauden erroldatuta Torrealdean, Gudarien Bidean eta Salbador zeharbidean. Erantzun zuzena da 179 lagun, eta Basauriren erantzuna izan da 180.

Saria da bi txuleta —Goikoetxe harategiaren eskutik— eta bi botila ardo.



ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak