Beheko kaleko auzotarren lehenengo jaiek arrakasta polita izan zuten

Larraitz Zeberio Lekuona 2014ko eka. 21a, 09:00

Umeak dantzan beheko kaleko jaietan.

Jaien hasierako etxafuegoa bezain puntuala izan zen, barikuan, euria; ez zen, ordea, aitzakia izan herrian berriak diren jaiak giro onean egiteko.

Plaza polita dute Torrealdean jaiak egiteko eta esan beharra dago auzotarrek gogotik egin dute lan auzoko lehenengo jaiak antolatzeko. Taberna, eszenatokia, apaingarriak, egitaraua... Dena gertu zegoen, baina lehenengo etxafuegoarekin batera hasi zen euria. Plaza polita izateaz gain aterpea ere badute Torrealdean, eta eguraldiak okerrera egin behar zuela ohartuta bertara mugitu zituzten arrapaladan Amaia Txintxurretaren DJ saiorako tresna guztiak. Umoretsu, baten batek aipatu zuen: "Jaiok ez dute Santu zaintzailerik eta... euria!".

Euria egin zuen, baina ekitaldiek aurrera egin zuten: buruhandiak, DJ festa, afaria, erromeria... Aurtengoa joan da. Ikusi egin behar, orain, jaiok jarraipena izango duten. Auzotarrak, atzo, gogotsu zeuden.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak