Astelehenean hasiko dira udalekuak; 58 neska-mutikok eman dute izena

Larraitz Zeberio Lekuona 2014ko eka. 18a, 10:14

Ur jolasak orain bi urteko udaleku zerbitzuan.
Hezitzaileek bilera batera deitu dituzte gurasoak; astelehenean, hilak 23, 19:00etan ludotekan.

Aurten, eta gurasoek egindako eskaera bati erantzuna emanez Udalak bost astez emango du udaleku zerbitzua. Astelehenean zabalduko ditu ateak udaleku zerbitzuak, eta bost hezitzailek gidatuko dute. Nerea Villa, Mireia Andreu, Kepa De Vega, Adrian Gorostiza eta Eider Gisasola dira hezitzaileak.

Zerbitzua izango da astelehenetik barikura bitartean, 09:00etatik 13:00etara —jaietako barikua salbu—.

Gurasoendako informazio bilera antolatu dute hezitzaileek. Astelehenean izango da, hilak 23, 19:00etan, ludotekan.

Gazteleku zerbitzua ere eskaini du Udalak, baina ez du inork izena eman.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak