Torrealdea inguruko bizilagunek auzoko jaiak antolatu dituzte lehen aldiz

Larraitz Zeberio Lekuona 2014ko eka. 17a, 11:25

Elgetako neska-mutikoak buruhandiarekin.
Barikurako buruhandiak, DJ festa, afaria eta erromeria antolatu dituzte; jaiak 18:30ean hasiko dira.

Beheko kaleko jaixak izenarekin auzoko jaiak antolatu dituzte Torrealdea, Gudarien bidea eta Salbador zeharbidea kaleetako auzotarrek. Barikurako, hilaren 20, antolatu dituzte ekintzak.

18:30ean hasiko dira jaiak eta buruhandiak iragarri dituzte. 19:00etan, DJ festa egingo du gaztetxoendako Amaia Txintxurreta oñatiarrak, eta 21:30ean afaria egingo dute auzotarrek. Menua da entsalada errusiarra, saiheskia eta izozkia, ura eta ardoa barne. Prezioa da 12 euro eta txartelak salgai daude Goikoetxe harategian.

Erromeria ere egingo dute, 22:30etik aurrera. Gauargi taldeak egingo du. Festa gunea Torrealdean kokatuko dute, ludotekaren aurreko plazatxoan.

Jai batzordearen deia

Auzoko jaiak antolatzeko laguntza eskatu dute jai batzordetik. Gaur, martitzena, egingo dute hurrengo batzarra 19:30ean, Mendi Mendia elkartean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak