Haurren obesitatea eta horrek heldutasunean dakartzan ondorioak gutxitu nahian, PENSOI Proiektuak Debagoieneko haurren gehiegizko pisuaren prebalentzia aztertu du. 967 ikaslek erantzun dute, tartean Elgetako Herri Eskolako Lehen Hezkuntzako neska-mutikoek. Elikaduraren eta familia-ohituren inguruko galdeketa bat erantzuteaz gain sendagile talde batek pisatu eta neurtu ditu haurrak.
Ikerketaren emaitza
Emaitzaren arabera, Elgetako neska-mutikoen %66,70ek pisu egokia dute. Gehiagizko pisua dute umeen %33,30ek. Datuak hobetu daitezke, baina Mundu Osasun Erakundeak erreferentzia gisa dituen bataz besteko datuak baino hobeak dira; pisu egokian da umeen %31,60 eta gainpisua dute %37,50ek.
Nutrizio maila ona dute Elgetako umeen %80ek. Ertaina da kasuen %13,30ean, eta oso baxua %6,70ean. Bataz bestekoaren gainetik daude datu horiek ere.
Sedentarismo maila ere neurtu dute ikerketa horretan. Eskolaz kanpoko kirol jardueretan astean hiru ordutik gora egiten dituzte Elgetan umeen %73,30ek. Bat eta hiru ordu artean, %17,17k, eta astean ordubete baino gutxiago %14,06k.