"Ikusgarrienak ibilgailurik zaharrenak dira", esan dute batzuek; beste batzuendako, ostera, politenak kabriolet edo deskapotableak. "Hummerra bai dela txundigarria", esan eta barrutik eta kanpotik hari begira ere egon dira hainbat. Hummerraz gain, Ford 1929, Renault 1931, Mercedes 1958, Sinca, Hotchkiss eta beste hainbat izan dituzte aukeran plazara hurreratutakoek.
Eguerdi partean ibilalditxoa egitekoak ziren kaleetan baina plazatik ez ateratzea erabaki dute azkenean. Gidariak, ostera, bazkaltzeko elkartu dira.