"Okela ondo pasatu behar da zartaginean lehenengo, eta poliki-poliki egin gero", zioten erretiratuek saria jaso aurretik eta gaineratu: "Eta saltsa egiteko tipula, berakatza, azenarioa eta piperren bat edo beste gehitu". Baita asmatu ere errezetarekin, izan ere, erretiratuek jaso zuten gisatu lehiaketako lehen saria. Zaporea eta itxura baloratu zituzten epaimahaiko kideek, herriko hiru tabernatako sukaldariak, eta erretiratuen atzetik geratu ziren: Iñigo eta Beatriz; Faka Faka; 90210 kuadrilla; eta Fly kuadrilla.
Kuadrillen Egunari hasiera eman zion lehiaketak, eta ondoren, gertatutako hori bazkaldu zuten bost kuadrillek; gehienek plazan, 60 bat lagunek, eta erretiratuek Ozkarbi elkartean.