Arrakastatsua izan ohi da eskolako neska-mutikoen ikasturte amaierako ikuskizuna, eta aurten ere guraso eta senitarteko ugari izan dira umeak ikusten. Hondartzara eraman gaituzte neska-mutikoek. Abesti dantzagarrien bitartez uda giroan murgildu dituzte ikusleak eta herrian artista txiki asko dagoela argi ikusi da.
Taldeka antolatuta hainbat doinu dantzagarrirekin osatutako ikuskizuna eskaini dute. Ikusleek bikain erantzun dute eta txalo zaparrada handiak entzun dira. Argazki zein bideo-kamarak ere asko izan dira.
Seigarren mailakoei agurra
Ohikoa izaten da ikasturte amaierako ikuskizunean hurrengo ikasturtean Bergararako jauzia egingo duen taldeari agurra egitea. Bosgarren mailako neska-mutikoek bi kantu eskaini dizkiete txirularekin, tartean Alaitasunaren ereserkia.
Ikasturte amaierako ikas-bidaia dute aste bukaeran seigarren mailakoek. Ikuskizuna amaitu eta ia segidan abiatu dira.