Zaintza, ludoteka eta gazteleku zerbitzuetarako aurre-matrikulazioa epea zabaldu du Udalak

Larraitz Zeberio Lekuona 2014ko eka. 12a, 11:45

Elgetako bi neskato.
Interesatuek uztailaren 10era arteko epea dute 2014-2015 ikasturteko zerbitzuetan aurre-matrikula egiteko.

Amaitzear den ikasturte honetan izan duten funtzionamendu berdina izango dute irailetik aurrera ere hiru zerbitzuek. Hileko kuotak, zerbitzu ezberdinen ordutegia eta adin tarteei dagokien eskakizunak ere berdinak izango dira.

Zaintza eta ludoteka zerbitzuak irailaren 8tik ekainera bitartean eskainiko ditu Udalak, eta eskolako egutegia izango dute. Zaintza zerbitzua 2012tik aurrera jaiotakoendako da, eta 16:00etatik 19:00etara eskainiko dute. Prezioa da 90 euro hilean. Ludoteka zerbitzua 2010etik aurrera jaiotakoendako da eta 16:30etik 19:00etara eskainiko dute. Prezioa da 30 euro hilean.

Gazteleku zerbitzua urritik martxora bitarteko zapatuetan eta domeketan eskainiko du Udalak, 16:00etatik 20:00etara. 2004. urtetik gora jaiotako neska-mutikoendako da, eta prezioa da 25 euro hilean.

Aurre-matrikulazioa

Aurre-matrikulazio epea zabaldu du Udalak. Interesatuek uztailaren 10era arteko epea dute udaletxean izena emateko. Argibideetarako: danonartian@elgeta.net.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak