Sebastian Arantzabalek bigarren egin du Gipuzkoako hiru txirlo txapelketan

Larraitz Zeberio Lekuona 2014ko ekainaren 10a

Sebastian Arantzabal bolotan.
Berdinduta —33 txirlo— amaitu zuten zapatuko jardunaldia Arantzabalek eta Jose Antonio Nuñezek. Azkenean, Soraluzera joan da txapela.

Bolari elgetarrak gertu izan du txapela, oso gertu. Horregatik, ihes egiten ikustea ez da gozoa izan. Berdinduta —33 txirlo— amaitu zuten zapatuko jardunaldia Arantzabalek eta Jose Antonio Nuñezek.

Hala, txapelketa erabakitzeko berdinketa hautsi beharra izan zuten, eta Soraluzearrak zorte handiagoa izan zuen.

Elgetarrak ez du lan makala egin. Ez soilik bolari moduan, antolaketa lanetan ere buru belarri ari da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak