Kuadrillen Eguna badator, gisatu lehiaketa eta guzti!

Larraitz Zeberio Lekuona 2014ko eka. 10a, 20:00

Iazko gisatu lehiaketako irabazleak; Milizianoak taldea.
Gisatu lehiaketa 10:30ean hasiko da, eta parte-hartzaileek 14:00etarako aurkeztu behar dute hamar lagunendako gisatua.

Zapatuan, hilak 14, izango da Kuadrillen Eguna. Aurten ere gisatu lehiaketa, herri bazkaria eta erromeria antolatu ditu Udalak.

Aurrekoetan moduan, Udalak ipiniko ditu kazuelak eta kuadrilla bakoitzak hamar lagunendako gisatua prestatu beharko du, 14:00etarako. Osagaiak izango dira okela eta patata. Saltsa egiteko bakoitzak gura dituen osagaiak erabil ditzake. Zaporea eta itxura baloratuko dira. Iaz hamar kuadrillak hartu zuten parte, eta Milizianoek irabazi zuten.

Aurten, irabazleek 75 euroko saria eramango dute. Bigarren saria 40 eurokoa da, eta hirugarrena 25 eurokoa.

Sari banaketaren ostean herri bazkaria izango da. Udalak ipiniko ditu mahaiak eta aulkiak. Bazkaldu ostean Haitzama taldearekin erromeria egongo da.

Egitaraua

10:30, plazan, gisatu lehiaketa

14:00, plazan, lehiaketako gisatuak aurkezteko epemuga.

14:30, plazan, sari banaketa eta ondoren herri bazkaria.

17:30, plazan, erromeria Haitzama taldearekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak