Martin Elortza omendu zuten domekan Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2014ko ekainaren 10a

Meza, eta omenaldi ekitaldi egin zituzten eguerdian. Bazkarirako 88 lagun elkartu ziren. Argazki erakusketak ikusgai jarraituko du datorren aste bukaeran Espaloian.

Pozik daude antolatzaileak Martin Elortzari egindako omenaldiarekin. Gotzaina zen Elgetako Azula baserriko semea, eta zabalik da haren beatifikazio prozesua. Antolatzaileek esker oneko hitzak izan dituzten ekitaldiok prestatzen bidelagun izan dituzten guztiak, tartean Elortza sendia, Elgetako parroko Juan Cruz Juaristi, Elgetako Udala, Espaloia kafe antzokia eta elgetar guztiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak