Pasiotarren ordenak antolatuta, domekan omenduko dute Martin Elortza elgetarra (1899-1966). Meza esango dute, 12:00etan. Ondoren, ekitaldia egingo dute Andra Mari plazako monumentuan eta bazkaria, 14:30ean, kiroldegian. Txartelak salgai daude Ugari dendan eta bolatoki tabernan.
Argazki erakusketa
Martin Elortza nor izan zen gogora ekartzeko argazki erakusketa ere prestatu dute. Domekan hamazortzi panel ipiniko dituzte ikusgai antzokian, 11:00etatik 21:00etara. Datorren aste bukaeran ere ikusgai egongo da barikutik domekara. Antolatzaileek Elortzaren senitartekoen laguntza eskertu dute, bai argazki erakusketa prestatzeko zein ekitaldiok antolatzeko. Zabalik da Elortzaren beatifikazio prozesua.