Domekan, ekainak 8, egingo dute erabakitzeko eskubidearen aldeko giza katea, Durango eta Iruñea artean. Elgetarrei Antzuolatik gertu dagoen 37. kilometroan egotea egokitu zaie, eta atxikimenduak lortzeko herrian egindako ekimen sortaren ostean Elgetako Gure Esku Dago lantaldeak autobusa antolatu du Antzuolarako joan-etorria egiteko. Autobusa 09:30ean abiatuko da herriko plazatik, eta ez da beharrezkoa aurrez izena ematea.