Bi, hiru eta lau urteko geletako haurrak Atxondora joan dira gaur, barikua, goiz-pasa egitera.
Ikasturtea azken txanpan da. Gaur irten dira ikasturte amaierako txangoa egitera Haur Hezkuntzako bi, hiru eta lau urteko geletako haurrak. Astelehenean eta martitzenean, berriz, jaieguna dute ikastetxean, eta barikuan ikasturte amaierako ikuskizuna egingo dute ikasleek, 15:00etan, Espaloian.
Hilaren 19an, Arrikrutzera
5 urtetik gorakoak Arrikrutz kobak ikustera joango dira hilaren 19an, eguena. Biharamunean ikasturte amaierako bazkaria egingo dute guztiek batera ikasturteari amaiera emateko.