Azken jardunaldiaren faltan, Sebastian Arantzabal Gipuzkoako hiru txirlo txapelketako lehen postuan

Larraitz Zeberio Lekuona 2014ko ekainaren 3a

Sebastian Arantzabal bolotan.
Hiru bolari daude lehenengo postua berdinduta; zapatuan erabakiko da txapelketa Lasturren.

Zapatuan, txapelketako azken jardunaldian erabakiko dute aurten Gipuzkoako hiru txirlo txapelketa. Ez da emoziorik faltako, izan ere, uneotan hiru bolari daude lehenengo postuan, tartean Sebastian Arantzabal elgetarra. 28 txirlo jo ditu txapelketako jardunaldietan, Arkaitz Rodriguezek eta Bittor Astigarragak bezala.

Edozer gauza gerta daiteke zapatuan, izan ere, bigarren postuan beste berdinketa bat dago: Angel Ibarluzeak eta Txiki Nuñezek 27 txirlo jo dituzte. Sailkapena estu-estu dago.

Zapatuan 17:00etan hasiko da Lasturreko tiraldia.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak