Pasiotarren ordenak antolatuta, domekan, omenaldia egingo diote Martin Elortza gotzainari

Larraitz Zeberio Lekuona 2014ko eka. 3a, 10:00

Martin Elortza gotzaina.
Meza, omenaldia, argazki erakusketa, eta lagunarteko bazkaria prestatu dituzte Elgetan.

Iaz bete ziren ehun urte Pasiotarren ordenak Peruko misioak zabaldu zituenetik, eta zeregin horretan zerikusi handia izan zuen Goimendi auzoko Azula baserriko seme Martin Elortzak.  

Elortza (Elgeta, 1899) hamaika urterekin sartu zen Gabiriako Kolegio Apostoliko zaharrean, eta 1924 egin zen apaiz. Langile burutsu eta nekagaitzatzat jotzen dute Pasiotarren ordenean, eta paper garrantzitsua aitortzen diote erlijiosoen ikasketa-sistema berritzeko ahaleginean. Seminarioko lehen euskara irakaslea izan zen, eta ikasle guztiak behartu zituen euskara ikastera. 1954ko otsailaren 24an gotzain izendatu zuten, Perun. 1966an hil zen, Liman. Gaur egun zabalik da haren beatifikaziorako prozesua.

Omenaldia ekainaren 8an

Ekaineko bigarren domekarako hainbat ekitaldi iragarri dituzte Elgetan Martin Elortzaren omenez. Meza nagusia, 12:00etan; omenaldi ekitaldia Andra Mari plazan dagoen monumentuaren aurrean, 13:00etan; argazki erakusketa, 13:30ean; eta lagunarteko bazkaria kiroldegian, 14:30ean. Bazkarirako txartelak salgai daude hamabost euroko prezioan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak