Gure Esku Dago

Domekako Asentzio egunean giza katea egiteko dei egin du Elgetako Gure Esku Dago lantaldeak

Larraitz Zeberio Lekuona 2014ko maiatzaren 30a

Maiatzaren 18an Gure Esku Dago ekimenaren alde Elgetan egindako argazkia.
Meza, pintxoak eta salda eta trikitilariak ere egongo dira.

Asentzio eguneko ospakizunak iragarri dituzte domekarako. 13:00etan esango dute urteroko meza ermitan. Ondoren, eta seigarren mailako neska-mutikoen zein gaztetxearen eskutik txorizoa eta salda, barra eta trikitilariak egongo dira.

Giza katea

Elgetako Gure Esku Dago lantaldeak deituta giza-katea egingo dute 13:30ak 14:00ak aldera. Asmoa da parte-hartzaileen laguntzarekin Asentzioko putzua inguratuko duen giza-katea osatzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak