Zabalik da uztaileko udalekuetan izena emateko epea

Elgetako neska-mutikoak iazko udalekuetan.
Zerbitzua bost astera luzatu du Udalak; ekainaren 23an hasi eta uztailaren 25era arte izango da aurten.

Zenbait gurasok egindako eskaerari erantzuna emanez Elgetako Udalak bost astez emango du uztaileko udaleku zerbitzua. Aurreko urteetan moduan 09:00etatik 13:00etara emango da zerbitzua, baina ekainaren 23tik uztailaren 25era bitartean. Astelehenetik barikura bitartean izango da, Ferixa Nagusiko jaietako barikua salbuetsita. Egun horretan ez da zerbitzurik emango.

Izenematea zabalik

Haur Hezkuntzako zein Lehen Hezkuntzako umeei zuzendutako zerbitzua da; 2002tik eta 2011ra bitartean jaiotakoendako (biak barne). Interesatuek ekainaren 11ra arte epea dute ordainketa egin, eta izenemate orria bete eta udaletxean aurkezteko.

Kuotak dira: bost aste 110 euro, lau aste 90 euro, hiru aste 70 euro, bi aste 60 euro eta astebete 40 euro. Bigarren seme-alabak %20ko hobaria izango du kuotan. Bestelakoa hobariak eskatzeko —errenta aitorpenaren araberakoa— udaletxean galdetu behar da.

Zerbitzuari hasiera eman aurretik Udalak bilera egingo du gurasoekin udalekuen egitaraua aurkezteko.

Hezitzaileak

Zabalik jarraitzen du udalekuotan hezitzaile lanak egiteko lanpoltsa osatzeko deiak. Interesatuek ekainaren 5era arte epea dute eskatutako dokumentazioa udaletxean aurkezteko.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.