Gure Esku Dagok antolatuta, erabakitzeko eskubidearen aldeko hainbat ekintza egin dira aste bukaera honetan ere. Elgetan, atzo eguerdian egin zuten talde argazkia. 70 bat lagun elkartu ziren herriko plazan eta "Gure Esku Dago" zioen pankartaren eta mugimenduaren ikur den esku urdiaren irudiaren inguruan kokatuta argazkia atera zuten, guztiak esku-azpiak erakusten.