Esther Goenagak irabazi du Gipuzkoako hiru txirlo txapelketako Elgetako jardunaldia

Larraitz Zeberio Lekuona 2014ko mai. 19a, 10:43
Sebastian Arantzabal Elgetako tiraldian, zapatuan.
Elgetako bolariek ere lan ona egin zuten; Xabier Ortuzarrek hirugarren egin du, eta Sebastian Arantzabalek sailkapen orokorreko aurreneko postuetan jarraitzen du.

Zapatu arratsaldean 70 bolari elkartu ziren Elgetan Gipuzkoako Hiru Txirlo txapelketako zortzigarren jardunaldia jokatzeko. Irabazlea Lastur B taldeko Esther Goenaga izan zen zortxi txirlo jota. Talde bereko Juan Txurrukak egin zuen bigarren bost txirlo jota.

 

Elgetako bolariei dagokienean Xabier Ortuzarrek egin zuen hirugarren, lau txirlo jota. Sebastian Arantzabalek ere lau jo zituen.

 

Sailkapen orokorra

 

Txapelketa amaitzeko hiru jardunaldiren faltan sailkapeneko goiko postuetan jarraitzen dute elgetarrek. Asola Berri A taldeko Arkaitz Rodriguez doa lehenengo 25 txirlo jota. Bigarren postuan da San Miguel A taldeko Angel Ibarluzea (22 txirlo). Aste bukaerako emaitzari esker hirugarren postuan jarraitzen du Elgeta B taldeko Sebastian Arantzabalek; 22 txirlo jo ditu txapelketako jardunaldi ezberdinetan.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak