Elgetan ere martxan da Gure Esku Dago dinamika bultzatzeko lan taldea. Ekainaren 8ko giza katean elgetarrak 37. kilometroan egongo dira, Antzuolan. Autobusa antolatu dute bertara joateko eta interesatuek aukera dute izena emateko zein metroak erosteko.
Talde argazkia, domekan
Herriko lan taldeak argazkia ateratzeko deialdia ere egin du. Domekarako, hilak 18, egin dute hitzordua. Argazkia herriko plazan aterako dute, 13:30ean.
Ez da Elgetan egingo den ekimen bakarra. Ekainaren 1ean, Asentzio egunaren baitan, giza katea egingo dute Asentzioko putzua inguratuz. Bertan parte hartzeko deialdia ere egin dute lan taldetik.