Etxeko bolariendako jardunaldi garrantzitsua, bihar, Elgetan

Larraitz Zeberio Lekuona 2014ko mai. 16a, 12:00

Sebastian Arantzabal bolotan.
Gipuzkoako hiru txirlo txapelketako 8. jardunaldia jokatuko da, 17:00etan; etxeko bolariek sailkapeneko goiko postuei eutsi nahi diete.

Zapatuan 80 bolaritik gora espero dituzte kiroldegiko bolatokian. Gipuzkoako hiru txirlo txapelketako zortzigarren jardunaldia jokatuko dute 17:00etan hasita, eta emozioa ez da faltako. Etxeko bolariak sailkapeneko goiko postuetan daude, eta garrantzitsua izango da txirloak jotzea mailari eta sailkapenari eusteko.

Asola Berriko Arkaitz Rodriguez doa sailkapenean lehenengo 22 txirlo jota. Jarraian, eta 19 txirlo jota bost bolari daude berdinduta, tartean Elgetako taldeko Antonio Ibarluzea. Sebastian Arantzabalek 18 txirlo jo ditu aurreko jardunaldietan eta goiko postuetan da baita ere.

Biharko jardunaldia, beraz, garrantzitsua izango da etxeko bolariendako.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak