Iñigo Cabacas auziaren inguruko gogoeta, barikuan, gaztetxean

Larraitz Zeberio Lekuona 2014ko mai. 15a, 20:00

Oier Amorrortu —lehengusua— eta Irma Orozko —abokatua— Elgetan izango da, 18:30ean.

Mugimendu handiko eguna izango da barikua gaztetxean. 18:30ean Iñigo Cabacas auziaren inguruko azken ordua ekarriko dute Oier Amorrortuk —lehengusua— eta Irma Orozkok —abokatua—. Iñigo Cabacas. Crónica de una herida abierta izeneko ikus-entzunezkoa eskainiko dute lehenengo eta behin, eta hitzaldia egingo dute ondoren.

Afaria eta kontzertua

Afariarekin eta Guaka taldearen elkartasun kontzertuarekin jarraitzea proposatzen dute gaztetxetik.
Herri maputxearen aldeko elkartasun kontzertuak egiten ditu Guaka taldeak, eta aurretik ere egonda dago Elgetan. Afaria 22:00etan izango da, eta kontzertua 23:30ean. Kontzerturako sarrera hiru euro da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak