81 urte ditu Enrike Astolak. Artzaintzan eman du bizitza osoa, eta gaur oraindik ere 18 ardi ditu bere kargu. Erabakia, ordea, hartuta dauka. Udazkenean lagako ditu lan horiek guztiak eta herrira etorriko da bizi izatera. Berarekin eta Jabier Elortzarekin izan gara Beizu-Azula auzunean. Goiena telebistako Debagoiena Zuzenean saioan emango dugu erreportajea gaur, martitzena, 20:00etan, 21:00etan eta 23:50ean.