Wi-fi sare libreari buruzko informazio bilera herritarrendako

Larraitz Zeberio Lekuona 2014ko mai. 13a, 09:00
Wi-fi gune librea da Elgetako herriko plaza.
Guifi.net egitasmoko kideek emango dituzte azalpenak eguaztenean, hilak 14, 19:00etan.

Martxotik wi-fi gune librea da Elgetako herriko plaza, baina lehenengo pausoa izan zen hori. Udal ordezkariek adierazi dutenez helburua, orain, herrian Internet zerbitzu merkea eta librea zabaltzea da.

Ideia da, oinarrian, Internet konexio bakarra kontratatzea, eta herritar guztiekin partekatzea. "Kostata baina sare guztia martxan da", esan du Oxel Erostarbe alkateak. "Saltoa, orain, sare hori herriko eraikinetara zabaltzea da, eta erronka da proiektua behar den moduan garatzea".

Batzarra herritarrekin

Udalak bilera antolatu du herritarrak informatzeko. Eguaztenean, hilak 14, egingo dute udaletxeko osoko bilkuren aretoan, 19:00etan. Guifi.net egitasmoko Iker eta Asier Garaialdek emango dituzte azalpenak eta zalantzak argitzeko galderak zuzenean egiteko aukera izango dute herritarrek. Sarea zer den, ze filosofiarekin garatu duten, nola funtzionatzen duen, etxeetara zabaltzeko prozesuak zelakoa behar duen... "Proiektu honek ate asko zabaltzen dizkigu", esan du Erostarbek. "Internet konexio bizkorragoa, hainbat gauza elkarbanatzeko gure arteko sare bat sortzea, konpainien gehiegizko tarifak saihestea... Bost bat euroko hileko kuotarekin etxean Internet edukitzeko aukera izan dezakegu".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak