Maiatzeko eta ekaineko lehen eta azken domeketan, bisita gidatuak lubakietara

Larraitz Zeberio Lekuona 2014ko mai. 2a, 09:00

Bisitariak lubaki gunea ikusten.
Errekreazioa laguntzeko zozketako zenbaki sarituak ere eman dituzte jakitera: 694 (ordezkoa 1.379), 1.056 ordezkoa (1.224) eta 1.246 (ordezkoa 587) dira.

Maiatzean eta ekainean lau bisita gidatu abiatuko dira Elgetako Memoria Historikoaren Euskal Interpretazio zentrotik. Bisita horietan, besteak beste, 1.936ko urritik 1937ko apirilera bitartean Elgetako sektorean emandako borrokaldien berri emango dute.

Interesatuek izena eman behar dute 943 71 89 11 edo 943 79 64 63 telefono zenbakietara deituta edo turismo@debagoiena.net helbide elektronikora idatzita. Argibide gehiago hemen.

Zozketako zenbaki sarituak

Apirilaren 27an egindako errekreazioa diruz laguntzeko zozketan, berriz, ondorengo zenbakiak izan dira sarituak:

1. IPAD Mini 16 GB: 694 (ordezkoa: 1.379)

2. Intxorta 1.937 Kultur Elkartearen liburu sorta: 1.246 (ordezkoa: 587)

3. Bi lagunendako bazkaria Elgetan: 1.056 (ordezkoa: 1.224)

Arropa itzultzeko epea

Errekreazioan parte hartu duten boluntarioek, berriz, maiatzaren 16ra arteko epea dute apirilaren 27an erabilitako arropa eta materiala itzultzeko. Elgetako udaletxera eraman behar dira ohiko ordutegian (09:00-17:00). Udaletxeko ordutegitik kanpo etortzekotan mezua bidali aurrez danonartian@elgeta.net helbide elektronikora.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak