Elgetako Bilduko zinegotzi bozeramaileak, ordea, ez du parte hartuko. Elgetako Bilduk uko egin dio-eta saioan parte hartzeari. Harira saioko 8. atala izango da datorren astekoa eta orain arte ez dio inork uko egin Harira-n parte hartzeko egindako gonbitari. Parte ez hartzeko Elgetako Bilduk eman duen arrazoia da oposizioak, saioan ez duela erreplikarako aukerarik.
Elgetakoa da bailarako kasu bakarra Bildu gobernatzen ez dagoena eta oposizioan dagoena.
Saioan parte hartzeko eta galderak egiteko aukera izango dute elgetarrek eta horretarako hainbat modu daude, aldez aurretik galdera, iradokizuna edo iritzia bidalita.
Honako hauek dora parte hartzeko bideak:
- E-posta: harira@goiena.com.
- Whatsapp: 688 69 00 17.
- Telegram: 688 69 00 17.
- Erantzungailu automatikoa: 688 69 00 17.