Herri Eskolako bi taldek bisita gidatua egin dute liburutegian

Larraitz Zeberio Lekuona 2014ko api. 30a, 13:31
Lehenengo eta bigarren mailako neska-mutikoak liburutegian egindako eskulana erakusten.
Liburutegi zerbitzuaren nondik norakoak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute eskolako umeek.

Elgetako haur guztiek ezagutzen dute udal liburutegia, baina egunotan egindako bisita gidatuen bitartez zerbitzuak eskaintzen dituen baliabide nagusien berri izan dute. Astelehenean, apirilak 28, lehenengo eta bigarren mailako neska-mutikoak izan dira liburutegian eta martitzenean, apirilak 29, bosgarren eta seigarren mailakoak.

Informazio erabilgarria

Geaxi Ezpeleta liburuzainaren ekimenez liburutegi zerbitzuaren nondik norakoak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute bi taldeetako ikasleek. Liburutegia zertarako erabil daitekeen, liburuak nola antolatuta dauden, bilaketak zelan egin daitezkeen, arautegia zein den... informazio erabilgarria jaso zuten umeek liburuzainaren eskutik eta amaitzeko jasotako informazio guztia jasotzen duen liburuxka ere egin dute, eskulan moduan. Etxera eraman dute umeek liburuxka hori.

Informazio erabilgarria

Liburuaren Nazioarteko Egunarekin lotuta egindako ekintzek ere harrera ona izan dutela jakinarazi dute liburutegitik. Umeendako egindako itzal-txotxongiloen tailerrak, bereziki, harrera oso ona izan zuela esan dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak